Beasain – Otsailaren 18an, Inauteri herrikoiak ospatuko dira Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik. Urteroko dan-tza-desfilea eskainiko dute, Euskal Herriko hainbat lekutan egun ikusi daitezkeen Inauterietako dantzez osatuta.

Goizeko 10.30ean irtengo dira Oriamendi kaleko lokaletik eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte 13.30ak bitartean. Eguraldi txarra egingo balu desfilea Gernika pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da. Arratsaldean festak jarraipena izango du. 19.00etatik aurrera Elustondo anai-arreben erromeriaz gozatzeko aukera izango da plaza azpian.