‘Urnietako izarrak’ inauterietako gaia izango da
Ekitaldi guztiak otsailaren 18an burutuko dira, goizeko erakustaldietatik gaueko dantzaldira arte
Jai Batzordeak hala adostuta, inauterietako gaia Urnietako izarrak (abeslariak, musika taldeak…) izango da. Egitaraua otsailaren 18an kontzentratuko da eta ekintza mordoa izango da egunez zein gauez.
Hala, 12.00etan herriko taldeen ikuskizunak ikusteko aukera izango da Idiazabal kalean eta herrian zehar. 14.00etan berriz, gazteen bazkaria ospatuko da Egape ikastolan Poxta Zaharrek antolatuta.
17.00etan, Poxta Zaharrek antolaturiko kontzertua izango da Egapen. Ordu horretan bertan beste bi ekintza izango dira. Alde batetik, herritarren mozorro kalejira irtengo da San Joan plazatik, Bosko Anitz txarangak girotuta. Ondoren, mozorro onenaren sari banaketa egingo da Idiazabal kalean. Bestalde, Sorginek eta Topatuen taldeak antolatuta showak ikusgai izango dira Idiazabal kalean.
Azkenik, gaueko 22.00etan 80-90 hamarkadetako musika saioa izango da Idiazabal kalean.
Temas
Más en Bertan
-
Cuatro nuevas cámaras de tráfico vigilan las entradas y salidas de Lazkao
-
El ciclo de verano de cine al aire libre de Elgoibar contará este año con cuatro sesiones
-
Aiama Quartet acercará su fusión de jazz y prosa urbana a Oñati
-
Oñati: Aitor Mimenza e Idoia Nogales brillan en un 'abrasador' cross de Torreauzo