Kartel lehiaketarako botoa eman daiteke
Zarauzko inauterietako publikoaren sarirako da eta azken eguna etzi izango da
Hilabete honen hasieran zabaldu zuten inauterietako kartel lehiaketako antolatzaileek publikoaren saria aukeratzeko bozketa irekia.
Lanak aurkezteko epea zabaldu zutenean azaldu zuten bezala, Facebook sare sozialaren bitartez eman daiteke botoa. Horretarako Facebookean Turismo Zarautz izeneko orrian sartu behar da eta bertan aurki daiteke bozka emateko orria eta esteka.
Bozkatzeko azken eguna etzi izango da eta eguerdiko 12.00etan itxiko da bozketa. Irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Euskalduna tabernan.
Horrez gain, lehiaketara aurkeztu dituzten 23 kartelak Euskalduna tabernan (Kale Nagusia, 37) daude ikusgai.
Antolatzaileek tabernatik pasatzera animatzen dute herritarrak eta Facebookeko bozketan parte hartzeko deia egiten die.
Sare sozialean atsegin dut gehien jasotzen duen kartelak irabaziko du saria.