Síguenos en redes sociales:

Alustiza eta Diaz, Euskadiko selekzioarekin

Essor Basque txirrindulari proban parte hartuko dute, asteburu honetan eta hurrengoan

Nicolas Alustiza zumarragarrak eta Alex Diaz urretxuarrak Essor Basque proban parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin. Essor Basque proba bi asteburutan egingo da. Lehenengo asteburuan bi lasterketa egingo dira. Alustizak lehenengoan parte du: larunbat honetan. Lasterketak 117 kilometro izango ditu. Txirrindulariak Bokaletik Tarnosera joango dira.

Bigarren asteburuan bi txirrindulariek parte hartuko dute. Diazek bigarren asteburuko hiru lasterketetan parte hartuko du eta Alustizak lehenengo bietan. Biak 23 urte azpiko txirrindulariak dira.