Urretxuko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiak SukaldAnitzak tailerrak antolatu ditu aurten ere. Egitasmo honen helburua bertan jaiotakoen eta etorkinen arteko hartu-emana sustatzea da. Saioak, hilaren 11n eta 25ean eta martxoaren 11n eta 25ean izango dira, Goierri kirol elkartearen egoitzan.

Lehen bi egunetan euskal sukaldaritza tailerrak egingo dituzte. Azkeneko bietan, munduko sukaldaritza tailerrak. Saioak 10.30etik 14.30era izango dira.

Saio bakoitzean hamar partaide elkartuko dira. Hasteko, erosketak egingo dituzte. Ondoren, erositakoa prestatuko dute. Buka-tzeko, elkarrekin bazkalduko dute.

Tailerretan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, 693 900 568 telefono zenbakira deitu behar dute edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi.

Tokiak mugatuak dira. Hori dela eta, lehen aldiz parte hartzen dutenei emango zaie lehentasuna.