Síguenos en redes sociales:

Zumaiako Ludotekak familia giroko saioa egingo du

Haurrek gurasoekin jolasteko aukera bultzatu nahi dute eta otsailaren 5ean izango da

Zumaiako Ludotekak Familia giroan programako bigarren saioa antolatu du datorren iganderako.

Jolasak familian egiteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiek. 17.00etan hasiko da eta 19.30ean amaituko da. Bertan jolasak egin ahal izango dituzte eta familia osoak parte hartu ahal izango du (anai-arreba txikiagoek ere parte har dezakete.

Datorren igandeko saioan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da Ludotekan, 943 143 264 telefonora deituta edota ludoteka@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. Apuntatzeko azken eguna osteguna izango da.