Otsailaren 4ean, 12.00etan, Oroimenaren Txokoa izendatuko duten gunea inauguratuko da Oiartzungo Arizmendieneako lorategian. Bertan, Antton Mendizabalek egindako Iragorri eskultura jarriko dute, aitortza egiteko orain arteko ekitaldietan erabili den ikurra. Ekitaldia publikoa izango da.

Udaletik aditzera eman dutenez, “aitortza hori denboran iraunaraziko duen gunea izango da aurreran-tzean Arizmendieneako Txokoa, Oiartzunen indarkeria politikoak eragindako sufrimendua aitortzeko eta egiaren konplexutasuna dimentsionatzeko”. “Isilarazi eta ezkutatutako sufrimendu horien-tzako atsedengunea izango da”, nabarmendu dute.

Gogorazi dutenez, 2018an Oiar-tzungo Udaleko bi talde politikoen kontsentsuarekin gatazka politikoaren eta indarkeria politikoaren eraginez herrian 1936tik sortutako Giza Eskubideen urraketa guztien egia ezagutzen eta errekonozimendu eta erreparazioaren bidea jorratzen hasi zen Udala. Helburua memoria partekatu bat eraikitzea da “eragindako sufrimenduaren eta minen aitor- tza eta erreparazioa” egiteko.

Aranzadirekin elkarlanean, urraketa horien testigantzak jaso, dokumentatu eta webgune batean biltzen ari dira. Horiek guztiak ere otsailaren 4ko ekitaldian aurkeztuko zaizkie herritarrei.