Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean behin, larunbatetan, hainbat ekintza antolatzen dira herrian.

Honenbestez, bihar 16.00etatik 18.00etara, Reina Aretora joaten diren familiek txokolatea protagonista izango den tailer batean parte hartuko dute. Hainbat gauza egin eta apainduko dira. Parte hartzeko, familiek izena eman behar dute gaur 10.00ak baino lehen gazteria.errenteria.eus/ helbidean.