Euskal Karabanaren bitartez Saharako desertuko kanpalekuetara eramango duten janari eta osasun produktuen bilketa egin zuen aurreko astean Darahli elkarteak.

Elkarteak jakinarazi duenez, guztira, 1.900 kilo produktu bildu dira egindako kanpainan. 125 bat kaxa bete dira atun, azukrea, pasta, lekale eta arrozarekin, eta beste hamar kaxa handi konpresekin. “Gutxi gorabehera, 1.900 kilo inguru elikagai jaso da eta otsailean irtengo duen karabanan bidaliko da. Horrez gain, 500 euro jaso dira eta elikagaiak garraiatzeko erabiliko dugu”, komentatu dute Darahlikoek.

Aurreko deialdiekin konparatuta, bilketa txikiagoa izan dela azaldu dute kideek eta hala ere, herriaren erantzuna bikaina izan dela azpimarratu dute.

“Zumaiar guztiei, herriko supermerkatuei eta ikastetxeei, baita janari bilketa honetan parte hartu duten 35 boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu”, adierazi dute.