Odol-emaileak omenduko dituzte Zumarragan
Ekitaldia larunbatean izango da, 12.45ean, Zumarragako zelai Arizti kultur etxean
Larunbatean Urretxu eta Zumarragako odol-emaile elkarteak odol emate gehien egin dituzten bizilagunak omenduko ditu. Ekitaldia Zumarragako kultur etxean izango da, 12.15ean.
Hamaika odol-emaile omenduko dituzte. Ander Lasa Aranburu, Migel Maria Gonzalez Alvarez, Juan Carlos Perez Izquierdo eta Ainhoa Peñagarikano Badiola odola 25 aldiz emateagatik; Asier Garcia Lazaro, Mikel Mauleon Zubillaga eta Diego Hernandez Gordon odola 50 aldiz emateagatik; Jesus Mari Alberdi Sasieta, Javier Fernandez Zubieta eta Jose Ramon Lopez Rezola odola 75 aldiz emateagatik eta Luis Mari Fernandez Maiztegi odola 100 aldiz emateagatik.
2022an odol-emateek gora egin dute, baina gazte gehiagok ematea behar da, belaunaldi aldaketa egiteko.