Hamabi trafiko laguntzaile kontratatuko dira Tolosako Inauterietan
Interesa dutenek urtarrilaren 25a arte dute Tolosako udaletxean eskaera aurkezteko epea
Inauterietako prestaketa lanekin eta izen-emateekin jarraituz, Tolosako Udalak hamabi trafiko laguntzaile kontratatuko dituela jakinarazi du.
Zehazki, igandea, astelehena eta astearterako (otsailak 19, 20 eta 21) kontratatuko dira. Egun horietan jendetza ibiliko da Tolosako kaleetan eta helburua da guztien segurtasuna bermatzea eta trafikoa antolatuta mantentzea.
Kontratazioaren inguruko oinarriak eta eskaera orria Udaten edota udal webgunean daude eskuragarri. Interesdunek urtarrilaren 25a arte dute eskaera aurkezteko epea.
Bestalde, gogoratu dute zabalik dagoela otsailaren 2a bitarte Inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeagatik eskaintzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea. Halaber, kalean salmenta postuak jartzeko eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 20a izango da. Eguneko salmenta eta gauekoa egiten dutenen modalitateak sailkatu ditu Tolosako Udalak.
Temas
Más en Bertan
-
Solidaridad desde Aretxabaleta: jóvenes senegaleses reciben ordenadores para impulsar su educación universitaria
-
Las ayudas para pagar las tasas de agua, basuras y polideportivo ya están disponibles en Beasain
-
Los sanmartines llaman a la puerta: comienzan los ensayos para la tamborrada de Bergara
-
Jarduera fisikoa egiteko aukera zabala helduentzat eta haurrentzat Azpeitian ikasturte berriaren hasieran