Zarauzko gaztetxe berria larunbatean irekiko da
Aurkezpen ekitaldia 12.30ean izango da Bizkaia kaleko 61. zenbakiko eraikinean
Zarauzko gaztetxe berria larunbatean irekiko dute. Sare sozialetan idatzi dute “urte berriarekin, berriekin gatoz gu ere. Hilabete luzeetako lanaren ondoren, larunbat honetan irekiko ditugu gaztetxe berriko ateak”.
Hamasei urtez gaztetxea izan zen Putzuzulo Amets Fabrika abuztuan bota zuten eta orain Bizkaia kaleko 61. zenbakiko eraikinean irekiko dute gaztetxe berria.
Gauzak horrela, larunbatean estreinatuko dute gaztetxe berria. Aurkezpen ekitaldia eguerdiko 12.30ean egingo dute gaztetxean bertan.
Ondoren, 14.00etan brindisa eta bazkaria egingo dute. Bazkaltzera joan ahal izateko sare sozialen bidez hartu beharko da tokia.
Bazkaldu eta gero, Aitor Martinez musikariak kontzertua eskainiko du eta amaitzeko, 17.30 inguruan poteoa egingo dute herrian zehar..
Temas
Más en Bertan
-
La apuesta por la tecnología LED reduce un 32% la factura eléctrica del alumbrado urbano de Azpeitia
-
“El disco ‘En tus 13’ es una vuelta a la época en la que empecé a ensayar y a tocar con los amigos en el local”
-
Ni Anoeta, ni San Mamés Barria: mejor el parque Zelai Arizti de Zumarraga
-
Abiertas las inscripciones para los cursos y talleres de primavera de la Escuela de Empoderamiento y la Escuela Feminista de Irun