Aizkorri Mendizale Elkarteak urtarrilaren 21erako irteera berri bat antolatu du, elur-erraketetik, Belagua aldera. Ibilbidea El Ferial aterpetik hasita, sei kilometro ingurukoa izango da. Zirkuitua zirkularra izango da, beraz, hasierako puntu berean amaituko da ibilbidea.

Egun guztirako irteera da eta Beasaindik goizeko 7.00etan abiatuko da autobusa, Gipuzkoa plazatik. Adin guztieetako pertsonek parte hartu dezakete txangoan.

Urtarrilaren 18ra bitartean posible izango da irteerarako izena ematea, aizkorrimendi@gmail.com-era idatzita, 616 310 535 zenbakira deituta, edo elkartera gerturatuta hilaren 9, 11 edo 18an.