Zaporeak elkarteak dirulaguntza jaso du
Errenteriako Udalak 5.000 euro eman dizkio Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuak lagun ditzan
Errenteriako Udalak, larrialdietarako eta ekintza humanitarioko dirulaguntzen harira, 5.000 euro eman dizkio Zaporeak elkarteari, 2022ko aurrekontuaren baitan.
Irabazi asmorik gabeko elkarteak, Greziako Lesbos uhartean kalteberatasun handiko egoeran dauden errefuxiatuei elikadura duina, kalitatezkoa eta elikagarria ematen die. Gainera, errefuxiatu esparruetako egungo egoerari buruzko sentsibilizazio lanak egiten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan duen boluntariotza sare zabalaren bidez.
Honako hauek dira elkarteak aurten ezarri dituen helburuak: Greziako Lesbos uharteko Kara Tepe errefuxiatu eremu berrian egiten diren elikagai banaketekin jarraitzea eta zabaltzea; tokian tokiko lanari eta sortutako alian-tzen emaitzei etengabeko jarraipena egitea; eta, azkenik, Greziako migrazio egoeraz kontzien-tziatzea eta sentsibilizatzea EAEn eta Nafarroan.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes