Soraluzeko Udalak 4.976.000 euroko aurrekontua izango du 2023an; aurtengoarekin alderatuta, %11,13 txikiagoa. Udal Gobernua osatzen duten EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu ziren datorren urteko kontuak azken Osoko Bilkuran. EH Bildu abstenitu egin zen.

Inbertsioetarako 125.500 euro jasotzen ditu aurrekontuak. Dena den, Udal Gobernuak azaldu zuenez, 2022ko aurrekontuaren likidazioaren soberakina zein den jakiten denean diru partida gehiago bideratuko da horretarako. Inbertsioen artean daude: Etxaburuetako ur txorroak; skate gunea eta padel pista estaltzea, eta Gabolatsen zubi berria eraikitzea.

Erakunde ezberdinetatik 11,5 milio euroko laguntzak ere jasoko ditu Udalak hainbat proiekturi aurre egiteko (Ezozibidea berri-tzea, Sapa birgaitzea, Pascual Churrucan alokairu sozialeko 39 etxebizitza eraikitzea...).