Eskualdeko kirolak eta kulturak hamaika albiste on utzi ditu 2022 honetan. Eskubaloian, Bidasoa Irun laugarrenez jarraian lehiatzen ari daEuropan Kolstad talde norvegiar indartsua kanporatu eta gero;futbolean, Real Uniónek, Federazio Kopan egindako lan txukunari esker, Errege Kopaz gozatzeko aukera izan du (eta LehenMailako Cádiz kanporatu); eta arraunean, berriz, Hondarribia Arraun Elkarteko neskek maila gorena berreskuratu dute. Abuztuan, Irunek Vueltako etapa baten irteera hartu zuen. Kulturari dagokionez, pandemia ostean jaiak berreskuratzearekin batera, hamaika ekimen itzuli dira Irun eta Hondarribira. Tartean, Dies Oiassonis jaialdi erromatarra eta 15.000 entzule bildu dituen Hondarribian JAZZ musika astea. Irunen, gainera, gogoz dator 2023a, CBAliburutegiko bigarren faseko obrak bukatzear baitaude.