Larunbat honetan debagoiendar askok agurtuko dute urtea korrika eginez. Guztira, bost San Silvestre lasterketa antolatu dituzte eskualdean. Goizean, Arrasateko Musakola auzoan izango da hitzordua (12.00etan; eta aurretik neska-mutikoen txanda izango da, 10.00etan), eta baita Bergaran ere, kasu honetan trail formatuduna (12.00; dortsalak agortuta daude).
Arratsaldean, Oñatin (16.30), Eskoriatzan (17.30) eta Aretxabaletan (17.00) egingo dituzte lasterketak, eta horietan guztietan hasi baino lehen izen-ematea zabalik egongo da. Gaztetxoentzat ere probak izango dira, 16.00, 12.00 eta 16.45ean, hurrenez hurren.