Orion ohikoa da Errege egunaren bezperako Errege Magoen desfilean haurren danborrada egitea.

Bertan izena emateko epea gaur zabalduko dute. Horretarako bi modu jarri dituzte: Salatxo aretora bertara daiteke gaur 17.00etatik 19.00etara edo www.orio.eus webgunean albistearen barruan dagoen galdetegia bete daiteke.

LH1etik DBH2ra arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute danborradan eta izena ematen duen haur bakoitzeko heldu batek parte hartu beharko du.Entseguak urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira 11.00etan Ikastolako pergolan.