Larunbat honetan Zumaiako Gabon Koruak kontzertua eskainiko du
Larunbat honetan Zumaiako Gabon Korua herria musikaz betetzeko asmoarekin irtengo da. Iaz arrakasta izan zuen eta aurten ere, 17.30ean San Pedro parrokian egingo duten kontzertuarekin hasiko dira, Amaia Aldalurren zuzendaritzapean.
Bertan, aurten Aldalurrek eskainiko dituen obra guztiak izango dira entzungai eta egitaraua abesti klasikoz osatua egongo da. Irten ezazu eta Aurtxoa Troxatzen abestiak berreskuratu dituzte gainera.
Koroko kideek esan dute iaz popurri bat estreinatu zutela Niño Jesusen eskean kantuarekin. Aurten, bide berdina jarraituko dute eta Iker Gonzalezek beste “popurri” bat prestatu du Gauaren Zoragarria izenburuarekin.
Behin elizako ekitaldia amaituta Zumaiako Udal Txistulari Bandaren kalejirari hasiera emango dio. Otezuri ingurutik hasiko dira 18.15ean, Beheko Plazatik 19.30ean pasako dira eta ordu berean Erribera Kalea zeharkatuko dute. Ondoren, Ondartxo Plazatik igaroko dira 20.30 aldera.
Emanaldiaren aurretik koruaren taldetxo batek San Juan Egoitza bisitatuko du. Modu honetan zaharren egoitzetara bisita egitea berreskuratu dute (iaz ezin izan zuten egin osasun egoerak medio).
Gabon Korukoek aipatu dute ezin dela ahaztu behartsuen aldeko diru bilketa egiten dutela. Azken urteetan, Zumaiako Caritasek burutzen du lan hau. Laguntzeko eta dirua bidaltzeko bi kontu korronte daude: 2095 5174 91 1060984019 (Kutxabank) eta 3035 0037 430370038050 (Laboral Kutxa).