Errenteriako Udalak, aurten ere, Liburua opari kanpaina jarri du abian, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz.

Liburua opari txartelak %20ko deskontua eskainiko du euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero.

Txartelak Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, Merkatuzar eraikineko lehen solairuan (Pablo Iglesias, 3), gaurtik abenduaren 22ra bitarte, biak barne, goizeko ordutegian, 9.00etatik 14.00etara.

Txartelen bidez urtarrilaren 5a bitarte egin ahal izango dira erosketak.

Urtero bezala, ikastetxeetan banaketa berezia egingo da. Honela, lehen hezkuntzako herriko sei ikastetxeetan banatuko dira txartelak, haurren artean ere irakurzaletasuna eta euskarazko produkzioa sustatzeko. – A.M.