Zaldibibiako Udalak bi konpostagune gehiago jartzea erabaki du, bizilagunen eskaerari erantzuteko asmotan. Lehena, Artxanberri kalean, Estankoaren atzealdean, kokatuko da, eta bigarrena, aldiz, Olaldeko parkeko sarreran, Ibai-Ondo etxeen atzeko aldean.

Honezkero 100 familia baino gehiagok auzo konpostaren bidez beraien hondakin organikoa herrian bertan kudeatzeko nahia adierazi dute.

Dagoeneko konpostaguneak eraikitzeko lanak hasi dira eta urtea amaitu baino leheen martxan izatea espero du Udalak. Bestalde, Zaldibiako eskolan astelehenean inauguratu zuten konpostagailua. – E.C.A.