Gaur Lezo musikaz beteko dute bi ekimenek: kantujira goizean eta ganbara musika kon-tzertua arratsaldean.
Ohi bezala, kantujira 12.30ean Aiton Bordatik abiatuko da eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan emango diote amaiera.
Edonor, ekintza honetan parte hartzera gonbidatuta dago. Kanten letrak bertan banatuko dira. Asmoa abesten gozatzea besterik ez da.
Bestalde, Tomas Garbizu Lezoko musika eskolak ganbara musika kontzertua antolatu du 16.30etik aurrera.
Parte-hartzaileak ondorengo ikasleak izango dira: Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Ane Espina, Myriam Hamela eta Irene Sagarzazu. Piano-jotzaileak, aldiz, Esther Barandiaran eta Laura Mota izango dira. Ikasle hauen irakasleak Raffaeka Acella, Barbara Doll eta Ayako Tanak dira.