Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako EH Bilduren alkategaia, berriz ere. Alderdiaren mahai politikoak Ostolaza proposatu zuen alkategai izateko. Gero, EH Bilduren oinarriak bozketa bidez berretsi zuen proposamena, guztien bozka jaso zuen.

Alderdiaren esanetan, “lau urteotan ekindako bideak datorren legealdian jarraipena izatea da Zumaiarrontzat onena”.

Agintaldi honetan Ostolazak erakutsitako gertutasuna eta en-tzuteko gaitasuna ere goraipatu zuen orduan koalizioak eta pandemia garaian herritarrekin eta eragileekin elkarlanean egindako kudeaketa eredua jarri zuen adibide bezala.

2019. urtetik Ostolaza da Zumaiako alkatea. Orduan udal hauteskundeak gehiengoarekin irabazi zituen alderdiak. Aurretik zinegotzi izan zen Zumaiako udalean Iñaki Agirrezabalagaren bigarren agintaldian, 2011tik 2015era arte. 1968an jaio zen eta Ostolaza Zumaia SL enpresako zuzendaria izan da.