Errenteriako Musika Kultur Elkarteak (EMKE) antolatuta, Marrazki bizidunen musika ametsa haurrentzako emanaldia datorren abenduaren 18an, igandean, 18.30ean eskainiko du Niessen kulturgunean.

Errenteriako musika bandak haurrei zuzendutako proiektu hau diseinatu du, klasiko handien konposizioak marrazki bizidunetako izarren abenturarik dibertigarrienekin uztartuz. Hori guztia, Charlie Chaplin eta Buster Keaton bezalako zinema klasikoko pertsonaiak bere eszenarik onenen artean txertatuz.

Historian zehar animazioaren une garrantzitsuen konposizioen ikuspegi zabala eskainiko da. Egitaraua hiru gabon kantuekin osatuko da. Eta hori guztia, ustekabeko bat edo besterekin batera. Zuzendaria Aitor Mitxelena izango da.

Emanaldirako sarrerak (hiru eurotan), salgai daude jada, Lekuona Fabrikako leihatilan edota Internetez, sarrerak.errenteria.eus helbidean.