Udaleko Gazteria sailak Jostorratz egitasmo berria sortu du ikasturte honetarako, beti ere, Plazatarrak ekimenak jarritako oinarriei segida emateko.

Programa berria herriko ludoteken bidez gauzatuko da eta helburu bikoitza izango du: “batetik, herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea; eta bestetik, haur eta helduen arteko harreman parekideak sortzea”.

Hori lortzeko, hainbat saio egingo dira ikasturtean zehar: “haur zein helduek hartu ahal izango dute parte, herriko txoko ezberdinetan hainbat dinamika aurrera eramanez”.

Edonola ere, Jostorratz egitasmoaren aurreneko saioa ostiral honetan egingo da (17.30etik 19.00etara arte Plazan). Saioa HH5etik LH6ra bitarteko haurrei eta beraien gurasoei zuzenduta dago. Interesatuek gaur arte eman dezakete izena 943 157 161 telefono zenbakira deituz.