Xexili eguna dela eta, Txinpirin abesbatzak eta Zarazte abesbatzak (Zarautz Abesba-tzaren taldeko gazteak) ostiralean arratsaldeko 19.30ean, Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan, Xexili eguneko kon-tzertua emango dute.
Larunbatean Zarautz Abesba-tza, ZarautzTrik trikitilari taldearekin batera, eguerdiko 12.30ean, herrian zehar kalez-kale kantuan arituko dira Euskaraldiaren eta Xexili egunaren omenez.
Azaroaren 22an, Xexili egunean, herriko kantariak eta txistulari eta atabal joleak, kaleak alaitzen arituko dira 19.30etik aurrera. 18. urtea da aurten, kalez-kale musikaz eta kantuez alaitzen ibiliko direla.