Errenteriako Inauterietako Batzordeak jai parte-hartzailea antolatu nahi du. Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrillak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin dute batzordekideek eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan, Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2023ko inauterietan? lelopean.
Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako sei gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Denboraren makina, Barrio Sesamo, Bidaiak, Sagak (fikziozkoak, fantasiazkoak…), Janariak eta Pop Artea.
Botoak azaroaren 7ra arte jasoko dira Lekuona Fabrikan, udaletxean, Xenpelar Etxean eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan jarri dituzten kutxetan jasoko dira.
Azaroaren 16an jakinaraziko dute Inauteri Batzordeko kideek boto gehien jasotako gaia zein izan den. – A.M.