Oarsoaldeak, Innobasqueko RIS3 Euskadi jardunaldien barruan, CIFP Don Bosco LHIIrekin lankidetzan, ostegunean galdaragintzako, metalezko egituretan eta metalaren eraldaketaren eremuko enpresen digitalizazioari buruzko jardunaldia antolatu du. Saio hau Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.
Jardunaldia 15.30etik 16.30era izango da eta doakoa da. Bertan, digitalizazioak sektoreko enpresetan dituen abantailak ezagutaraziko dira. Ekitaldian zehar, eraldaketa digitaleko proiektuak garatzeko eta bizkortzeko lagun-tza-tresnak balioetsiko dira.
Formatua hibridoa izango da: presentziala eta birtuala (webinarra). Ekitaldia amaitu ondoren, bertaratzen direnek CIFP Don Bosco LHIIko instalazioak bisitatzeko aukera izango dute.
Izena aldez aurretik eman behar da oarsoaldea.eus webgunearen bitartez. Informazio gehiago lor daiteke Oarsoaldea garapeneri deituta, 943 494 129 telefonoan.