Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunari begira programa berezia prestatu du Berdintasun sailak. Aurtengo helburua da indarkeria matxista eta gazteen eremuko aurrehartze-politikak aztertzea.

Lehen ekitaldia azaroaren 4an izango da: Golfas antzeznala ikusteko aukera izango da. Azaroaren 22an, aldiz, Nerabezaroko indarkeria matxistak eta sexuindarkeriak gaia aztergai duen mahai-ingurua izango da. Azaroaren 24an egingo den ludotekan Hacer cosas como una niña filma emango da eta ondoren familiekin hausnarketa egingo da eta Gazteen arteko komunikazio positiboa izeneko lantegia ere osatuko dute Gazte lokalean. Azaroaren 25ean, aldiz, indarkeria matxistaren biktimei omenaldia egingo zaie Goikoplzan eta ondoren Anari artistaren kantaldia izango da, doako sarrerarekin. Azkenik, azaroaren 26an, autodefentsa ikastaroa izango da Alluralde kiroldegian.

Maider Lainez alkatearen hitzetan, “Andoaingo Udalarentzat lehentasunezko gaia da indarkeria matxistaren aurkako borroka eta indarkeria horren biktima guztiei babesa ematea”.