Oiartzungo Kirol Saria OKEko lehendakariarentzat izango da
Koldo Fernández otsailean zendu zen eta bere familiak ostiral arratsaldean jasoko du bere omenezko aitortza
Oiartzun egun hauetan Kirol Astea ospatzen ari da eta ostiralean amaiera emango dio Kirol Sariaren banaketarekin. Aurten aintzatespena otsailean hil zen Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) lehendakariaren-tzat, Koldo Fernándezentzat, izango da.
Aitortza ekitaldia ostiral honetan, 19.00etan, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian izango da. Bere etxekoek jasoko dute saria. Ekitaldia irekia izango den arren, aforoa mugatua da.
2016. urtean hasi zen Oiartzungo Udala emaitzengatik, ibilbidearengatik edo kirolaren alde oiartzuarrek eta Oiartzunen egindako lana aitortzeko Kirol Saria ematen. Zazpigarren edizioa da. Aurten, ia 100 lagunek parte hartu dute Kirol Sariaren prozesuan. Guztira, 21 proposamen jaso dira. Horien artetik, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak Kirol Saria Koldo Fernándezentzat izatea erabaki du.
Fernández, 40 urtetik gora egon da kluba aurrera ateratzeko gogor lanean. 1977-1978 denboraldian haur mailako mutilen taldea entrenatzen hasi zen.
Hurrengo denboraldian taldeko zuzendaritzan hasi zen, idazkari lanetan. Azken hamaika urtetan presidentea izan da.
Kirol Astea Oiartzungo Udalak eta Kirolaisik antolatzen dute, beste eragileekin elkarlanean. Helburua jarduera fisikoa eta kirola sustatzea eta erdigunean jartzea da.
Temas
Más en Bertan
-
Juantxo Martín: heavy en Zumarraga, pinchadiscos en Los Ángeles, ingeniero de sonido de Barcelona, cocinero en Sao Paulo...
-
El XXXVIII Certamen de Fotografía Indalecio Ojanguren repartirá cerca de 4.000 euros en premios
-
Irun Zuzenean renueva su formato con nueva ubicación y programación en su novena edición
-
Hondarribiak bere Urrezko Intsigniaren hautagaiak ezagutzera eman ditu