EME Elgoibarko Musikarien Elkarteak antolatuta, Ilargi Agirre bateria-jotzaile eta musika irakasle zarauztarraren master classa izango da datorren ostegunean (19.30ean hasita) Elgoibarko Musika Eskolako auditorioan. Saioa interesa duten guztien partaidetzari irekita izango da eta bertaratzeko ez da aurrez izena eman beharrik.
Ilargi Agirre bateria-jotzaileak Perlak talde zarauztarrean hasi zuen bere ibilbidea eta talde horrekin bi disko argitaratu ondoren hainbat proiektutan ibili da makilak astintzen.
Gaur egun Loatzo musika eskolan ematen ditu klaseak; eta Birkit taldearekin Inertzia diskoa aurkezten ari da une honetan.