Lau Haizetara topaguneak Euskaraldiaren harira, urritik abendura, abiatuko den ahalduntze eskola antolatu du. Dagoeneko herritarrek parte hartzeko epea zabaldu du.
Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko eskola izango da, parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz.
Ahalduntze eskolako saioak urriaren 26an hasi eta abenduaren 14an bukatuko dira (urriak 26, azaroak 2,9,16 eta 23 eta abenduak 14ean). Astean behin egingo dira, asteazken arratsaldeetan 18.30etik 20.00etara, Errenteriako Lekuona Fabrikaren eraikinean (Plaza Gorria).
Ahalduntze eskolan izena emateko, honela egin daiteke: Interneteko formularioa beteta: labur.eus/ahalduntzeeskola_izenematea, posta mezua bidaliz bulegoa@lauhaizetara.eus kontura edo 688 765 398 zenbakira deituta. – A.M.