Beasain: 40. txistularien alardea, hilaren 29an
Beasaingo Goizeresi Txistulari Taldeak antolatuta, kalejira eta kontzertua izango dira
Beasaingo udalerrian ospatzen den Udazken Kulturalaren barruan, Goizeresi Txistulari Taldeak 40. alardea antolatu du. Urtero urriko azken larunbatean egiten da, eta aurten ere, tradizioei jarraipena emanez, urriaren 29an izango da txistularien zita.
Basakana tabernatik 19.00etan abiatuko da kalejira Kale Nagusitik barrena, Pergoletako frontoira arte, bertan emango bai-tzaio hasiera alardeari. Frontoian hamar abestiz osaturiko kontzertua eskainiko dute.
Aurtengoa 40. alardea denez, zenbait abestiren bitartez alardearen historia gogoraraziko da.
Zuzendari lanetan Unai Ariztimuño arituko da, bigarren urtez. Izan ere, aurreko urtean Joseba Ibargurenek lekua Ariztimuñori utzi zion.
Azken urteetan egon den pandemia egoera dela eta ezinezkoa izan zen Euskal Herriko txistulariak biltzea baina aurtengoan denei zabaldu zaie gonbita.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes