Landetxe eraikin berriko lanak bukatzear daude. Bertan, lehenengo solairuan, 172,68 metro koadroko eremua izango dute herriko erretiratuek. Oiartzungo jubilatuen elkargunea izango da.

Azken hilabeteetan Udalak parte-hartze prozesu bat aurrera eraman du erabiltzaileen beharrak eta nahiak ezagutzeko.

Gaur prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Oiartzungo Udalak eta adineko eta erretiratuekin lan egiten duten elkarte ezberdinek. 17.00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Gune berriak eskaini beharreko zerbi-tzuak zein diren zehaztu dituzte eta egin nahiko lituzketen ekin-tzak zerrendatu dituzte ere. – A.M.