Beldur Barik lehiaketa martxan da beste urte batez. Hamabi eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketak aurten ere herri mailako saria banatuko du Lasarte-Orian.

Egitasmo honen helburua emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultza-tzea da. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n amaitzen da.

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 24an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19.00etan, Manuel Lekuonako kultur hi-tzaldi aretoan.

Guztira, 200 euroko hiru sari banatuko dira, adin-tarte bakoi-tzeko bana. – A.M.