Zumarrako Udalaren egitasmo berria ostegunean aurkeztu zuten kultur etxean. Ekitaldian, Mikel Serrano alkateak, Javier Hurtado Kontsumo, Turismo eta Merkatari-tza sailburuak eta Vera estudioko Iñigo del Cantok parte hartu zuten. Egitasmo honek jaurlaritzaren babesa izan du. Proiektuan, Vera estudioaz gain, Ikerpartens eta Gaztelu Arkitektoak enpresek parte hartu dute.

Zumarragako Udalak bere baliabide turistiko guztiak lotuko dituen marka eta logoa sortu ditu. Markaren izena Zumarraga Lotuz da eta logoarena Zumarraga Bide Bizia. Helburua turismo eskaintza aberastea da. Baita kanpotarrek, Antioz gain, gainontzeko ondare guztia ezagutzea ere. Horretarako, hiru ibilbide egingo dira.

Egitasmoari Zumarraga Lotuz izena eman diote, bere helburua baliabide guztiak lotzea eta horrela ekonomia indartzea baita.

Ondarea

Aurten 12.000 bisitari baino gehiago pasako dira Antiotik, baina alkateak Zumarraga Antio baino askoz ere gehiago dela gogoratu zuen. Belokiko ibilbide paisajistikoa, Oletako monumentu megalitikoak, Hiru Tenpluen Ibilbidea, Secundino Esnaola eta Busca Sagastizabal musikariak, Zumarragako Trikitixa, Antioko Musika Zikloa, Zumarragako banda, Jose Maria Busca Isusi gastronomoa, Buzkan-tza Eguna, Esteban Orbegozo eta Legazpi langile auzoak, Legazpi dorretxea azoka, Santa Isabel jaiak, Santa Lutzi feria, UZ Trail, Beitia martxa, pilota txapelketak… ere Zumarragako ondare direla gogoratu zuen.

Udalak hiru ibilbide egingo ditu horiek guztiak ezagutzera emateko. Logoa, hiru ibilbide horietan ez ezik, iragarki eta turismo azoka guztietan ere erabiliko du.

Hurtadok baliabide guztiak koordinatzea eta ondare mota ezberdinak ezagutzera ematea oso garrantzitsua dela aipatu zuen. “Herriaren erdialdea oinezkoen-tzat egiteak ibilbideak egiten lagunduko du”, esan zuen. Del Cantok Zumarragak ezagutzea merezi duten txoko eta gertaera asko dituela azaldu zuen. “Logotipoari Bide Bizia izena eman diogu, herrian iragana bizirik dagoelako eta, aldi berean, herria aurrera egiten ari delako”. – A.Z.