Pentsamendu kritikoa lantzeko mintegia
Ekitaldia azaroaren 5ean egingo dute, 10.00etatik 20.00etara, UGLE ikastetxean
Azaroan, Filosofiaren Munduko Eguna ospatzeko, UGLEk pentsamendu kritikoa lan-tzeko mintegia antolatu du. Hiru tailer eta kontsulta filosofiko ariketa bat egingo dira. Tailerretan hainbat konpetentzia landuko dira taldean eta kontsultan parte-har-tzaileek filosofo batekin solasaldia izango dute. Ekitaldia azaroaren 5ean izango da, UGLE eskolan.
10.00etatik 12.00etara argudiaketa tailerra egingo dute, 12.30etik 14.30era interpretazio tailerra, 14.30etik 16.30era atsedena eta bazkaria, 16.30etik 18.30era suposizio tailerra eta 19.00etatik 20.00etara kontsulta filosofikoa. Mercedes Garcia, Sara Dorrego eta Pello Biain filosofoek parte hartuko dute. Parte-hartzaileek 10 euro ordaindu behar dute (bazkaria kanpo). Gainontzeko parte-hartzaileekin bazkaldu nahi dutenek, antolatzaileei adierazi behar diote.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz inaugura la nueva sede de la Policía Municipal
-
Tantanez tantan, euskararekiko konpromisoa irudikatzen duen gantxila, eskuz esku Eibarren
-
Cita con la música Ravel de la mano de Mikel Etxekopar e Iñar Sastre en Azkoitia esta sábado
-
“Deberían ampliar el área de influencia del hospital de Zumarraga”