Asteartean, hilak 4, hasiko dira Andoaingo Udalak ingurumen gaien inguruan antolatu dituen saioak. Mikel Olano basozaina eta Aranzadi Zientzia elkarteko ornitologoa izango da lehen gonbidatua, txorien inguruko hitzaldi-solasaldi interesgarriarekin. Hitzordua Basteron izango da, 18.30ean. Askotariko gaiak jorratzeko asmoa du Olanok, besteak beste: habitaten kontserbazioaren garrantzia txorien dibertsitaterako, gure inguruko habitat nagusietan aurki di-tzakegun txori espezieak, inguruko txori espezieen populazioen zabaltzea eta murriztea… eta horietaz gain, bertaratzen diren herritarrek proposatzen dituztenak.