Kbi xake taldea ikasturte berriarekin hasiko da. Horretarako zabaldu dute ikastaroetako izen ematea.

Horren inguruan egingo dute bilera bihar. Bide batez, xakean aritzeko lokala zabalduko dute eta bertan egingo da bilera arratsaldeko 17.00etatik 19.30era, Zumaiako Hogarrean duten lokalean.

Ikastaroak urriaren 3an hasiko dira. sei eta 16 urte bitarteko gazteentzat egingo dituzte saioak astelehen eta astearteetan.

Kbi xake taldearekin harremanetan jartzeko bi bide jarri dituzte, baita ere: zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbide elektronikoa eta 630 937 041 telefono zenbakia.