Urnietak jaiak askatasunean ospatzeko deia zabaldu du
Emakumeen aurkako sexu eraso eta indarkeriaren aurrean herriak 0 tolerantzia erakutsi nahi du
Asteazken honetan txupinazoarekin Urnietako Sanmiel jaiak hasiko dira eta Udalak adierazpen instituzional bat onartu du festak askatasunean eta eraso matxistarik gabe ospatzeko.
Gainera, jaien aurkezpenean, Luke Goñik, Berdintasun zinegotziak adierazi zuenez, “sanmielak emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe gozatzeko eta ospatzeko gunea izan behar dute. Argi eta ozen esan nahi dut dena ez dela baliagarria jaien testuinguruan”.
Goñik gogorazi zuenez, jaietako aisialdia eta gozamena emakumeen eskubidea da: “Indarkeria sexista eta jaietako erasoak emakumeen askatasunaren, mugikortasunaren eta segurtasunaren aurkako erasoa dira. Gure gizartean errotuta dagoen indarkeria sexistaren eta matxismoaren irudikapen krudelena da”. Urnietak 0 tolerantzia erakutsi nahi du indarkeria sexistaren eta emakumeen aurkako sexu erasoen aurrean.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”