Irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean ospatzen den Asteklimarekin, Klima eta Energiaren astearekin, bat egin du Ordiziako Udalak. Ekimenaren helburua energia eta klimaren trantsizioaren aurrean herritarrak kontzientziatzea da.

“Aurten ere Ordizian bat egingo dugu Asteklimarekin. Etorkizuneko erronka handietakoa dugu aldaketa klimatikoa eta herritarron artean kontzientziazioa bultzatzea. Horretarako hiru ekintza egingo ditugu aurten eta herritar guztiei gonbita luza-tzen dizuegu bertan parte hartzeko”, azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak.

La vida secreta de los árboles filma proiektatuko da Herri Antzokian, astearte honetan arratsaldeko 19.00etan. Asteazkenean, aldiz, goizeko 10.00etatik 12.30era, azokan, agroekologiaren eta elikaduraren inguruko jardunaldiaren txanda izango da. Arratsaldean, berriz, Nik maite dut natura ipuin kontaketa izango da Barrenako areto nagusian, 18.00etan.

Asteklima Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, EEE-k eta Ihobe-k bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena da.