Berriz ere hasi dira asfaltatze lanak Ordizian. “Urteetan konpondu ez diren kaleetatik hasi gara, hala nola, Oianguren kaletik. Ez hori bakarrik, Iturtxo, Goierri kalea, Nafarroa Etorbidea, Arana… eta beste batzuk ere konpontzen joango gara”, azaldu du Maitane Álvarez alkateordeak.

Asfaltatze lan hauek irailean zehar gauzatuko dira. Hala ere, urtarriletik aurrera jarraipena emango zaie. Ordiziako Udalak 140.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du kaleak hobetu, eta hortaz, herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

Bestalde, asfaltatze lanez gain, berzolaketak eta oinezkoen pasabideak ere hobetuko dira.