Bihar, 11.00etatik 13.00etara, udazkeneko elikadurari buruzko ikastaroa izango da Reina Aretoan. Tailerra doakoa izango da eta sarrera librea da.

Kimu Bat taldeak, Ekogunea eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin antolatutako saio hau Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe nutrizionistek zuzenduko dute. Familia osoarentzako eta garaiko produktuekin egindako elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete hurbiltzen direnei.

Kimu Batetik aditzera eman dutenez, “pertsona bakoitzaren elikadura-beharrak urtaroaren arabera aldatzen doaz. Gorputzak, gabezia desberdinak ditu sasoiaren arabera, egunero dugun dietaren arabera”.

“Batzuentzako onuragarriak diren elikagaiak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzako. Hortaz, onuragarriak edo kaltegarriak zaizkigun produktuak identifikatzen lagunduko diete hizlariek parte hartzen dutenei”, gaineratu dute.