Tolosaldea: Euskara fruta dendetan gehiago entzuteko kanpaina
Era askotariko kartelak aurkituko ditugu egunotan Tolosaldeako fruta denda askotan. Galtzaundi Euskara Taldeak martxan jarri berri duen kanpainaren baitan kokatzen dira eta helburua dute euskararen erabilera areagotzea. Adibidez, Laztando nire kalabaza, Heldu nire porruak edo Ukitu nire sagarrak bezalako esaldiak erakusten dituzte.
Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendek parte hartzen dute Nire frutak zuretzat kanpainan. Helburu nagusia da atxiki diren 27 fruta denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da. Horretarako, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte-hartzaileei. Amaia Doyague Galtzaundiko ordezkariaren hitzetan: “Elikagaien ondoan jartzeko helburuarekin produktuen etiketak eta kartel informatiboak banatu dizkiegu. Kartel orokorrak, berriz, dendak eman beharreko informazioak euskaraz eman ahal izateko eskaini dira. Lehen etiketak banatzearekin batera antzeman dira aldaketak. Merkatari bakoitzarekin banakako lana egin eta bakoitzaren errealitatearen arabera, eman beharreko pausuak aztertu eta proposatu dira. Orain, gure fruta eta barazki askoren izenak euskaraz ere irakurri ditzakegu”.
Herritarrek ere kanpainan parte hartzeko aukera izango dute. Urriaren 3tik 28ra kanpainan parte hartuko duten 27 saltokietan barazki eta fruta sortak zozketatuko dira. Era berean, kanpainaren funtsa biltzen duen spota ikusteko aukera egongo da sare sozialetan zein Tolosako eta Villabonako zinema aretoetan.
Kanpainarekin, herriko saltokiek eta kasu honetan fruta dendek gure herriaren garapenean duten eragina nabarmendu nahi da, euskararen erabileran ematen ari diren pausuoak txalotzeko. “Orain herritarroi dagokigu gure eguneroko praktiken bitartez euskara balioan jartzea”, azaldu dute sustatzaile eta parte-hartzaileek.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du