Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak urriaren 3an abiatuko duen 2022-23 ikasturteko matrikulazio epea ireki du.

Eskolak haur, gazte eta helduen-tzako antzerki saioak eskainiko ditu txanda ezberdinetan. Honetaz gain, aurtengo ikasturtean egile ikastaroak eskainiko ditu Eromenek: “haur eta gazteen taldean zirku tailerra eskainiko dugu Zirkuolaren eskutik, eta helduen taldean ahotsa eta pertsonaia lan-tzeko tailerra”, azaldu dute.

Gainera, Eromen elkarteak jan-tzigintza, argiztapena, eszenografia edota gidoigintza lantzeko aukera eskainiko du. Informazioa jaso edo izena emateko 658 739 032 zenbakira dei daiteke. – J.L.