Zumaiako Futbol Taldeak 2022-2023 denboraldiari begira gurasoekin bilerak egingo ditu.

Entrenamenduak hasi baino lehenago izango dira. Bertan, ordutegiak zein diren, entrena-tzeko orduak, partidak eta arropa erosteko eman beharreko pausuak azalduko dira.

2013an jaiotako mutilen gurasoek bihar izango dute 18.00etan futbol zelaiko harmailetan. 2013 eta 2014an jaiotako nesken gurasoek etzi izango dute 18.30ean toki berean eta 2014an jaiotako mutilen gurasoek ostegunean izango dute 18.00etan.

Bigarren urteko kimuak irailaren 19ko astean hasiko dira aurredenboraldiarekin. – P.A.