Atzegi elkarteko kideek piztutako txupinazoaren jaurtiketarekin hasi ziren, atzo eguerdian, Azpeitiko Saninazioak. Elkarteak sei hamarkada baino gehiago daramatza lanean urritasun intelektuala duten pertsonak Urolan integratzen eta hori eskertzeko asmoz festei hasiera emateko ohorea izan zuten. Azpeitiarrek txalo eta oihu artean hartu zituzten Atzegiko partaideak, batez ere, elkarteko kide batek bertso bat irakurri zuenean suziria piztu aurretik. Plazan, kolore arroxa izan zen nagusi, Berriz lehertzeko prest leloa zuen kamisetarena. Gaur, festetako bigarren eguna ospatuko da, egun handia Inazio deunaren ospakizunarekin. Irudietan, jaien hasierako hainbat une.

Saninazioak hasi dira Azpeitian Atzegiren eskutik