Udaberrian Santikutz jaiak eta Hegialde auzokoak ospatu zituzten legazpiarrek eta ostiral honetik aurrera San Inazio auzokoak ospatuko dituzte. Irailaren hasieran, 8tik 11ra, Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte.

San Inazio auzoko jaiak 19.00etan hasiko dira, suziriarekin. Ondoren, buruhandiak eta erraldoiak aterako dira eta txistorra pintxoak salgai jarriko dituzte. 19.30ean patata tortilla lehiaketa hasiko da eta Legazpiko musika talde ezberdinek joko dute. Patatak eta olioa antolakun-tzak jarriko ditu. 20.00etan patata tortilla lehiaketako sariak banatuko dira. 23.00etan kontzertuak egongo dira. Goiko plazan Ithaka taldea eta dj Mito arituko dira eta beheko plazan Berandu Baino Lehen eta Larru Beltzak taldeak.

Larunbateko ekitaldiak

Larunbaterako ere makina bat ekitaldi antolatu dute. 18.00etan Eufemiano Iturri mendi bizikleta eta oinezko lasterketaren 13. edizioa egingo dute. Antola-tzaileek herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Sariak 20.00etan banatuko dira. 21.00etan Sahararen aldeko paella jana egingo dute, edariekin eta postrearekin. 22.00etan, berriz, bingo musikatua hasiko da. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 23.00etatik aurrera kontzertuak egongo dira. Goiko plazan Andoni Ollokiegik joko du eta behekoan, berriz, Tirokatuak eta The Velvet Bullets taldeek. Ondoren, beheko plazan, bertaratuek dj Tin-tzek jarriko duen musikarekin dan-tza egingo dute.

Igandeko lehen protagonistak gaupasa egingo duten gazteak eta ez horren gazteak izango dira: 8.00etan argazkia aterako dute. 9.00etan Goiz Deia txistulari taldeak auzoko kaleetan joko du. 12.00etan auzoko jubilatuek luntxa izango dute Muruazpi elkartean. 16.30ean mus txapelketa jokatuko dute toki berean. Bukatzeko, 18.00etan herri kirol jaialdia egingo dute. Bi talde misto herri kirol ezberdinetan lehiatuko dira eta ondoren giza proba egingo dute (beteranoak gazteen aurka).