Gaur Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Oiartzungo pilotariek Markina-Xemeingoen aurka jokatuko dute, 11.00etatik aurrera. Hiru partida jokatuko dira, eskuz binaka: kadete mailakoa, gazte mailakoa eta nagusi mailakoa.

Bizkaitarrek Baztango taldea kanporatu zuten joan zen larunbatean. Kadete mailan 12 eta 22 galdu zuten, baina gazte mailan 22 eta 13 nagusitu ziren eta nagusi mailan 22 eta 10.

Gipuzkoarrek, berriz, Gasteizko taldea kanporatu zuten. Finalerdia igandean jokatu zen. Kadete mailan 22 eta 0 irabazi zuten eta gazte mailan 22 eta 10. Nagusi mailan, berriz, 7 eta 22 galdu zuten.

Finalerdiak ere Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu ziren, Zumarragako Udalak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzarekin sinatutako hitzarmenaren baitan. – A.Z.