Oiartzun: Tren berdea Arditurriko meategia ezagutzeko
Uztaila eta abuztuko asteazkenetan, Arditurriko meatze gunera tren berdean joateko aukera eskainiko da prezio murriztuan. Bi irteera txanda eskainiko ditu trenak egun horretan Oiartzungo Doneztebe plazatik abiatuta, 10.00etan eta 11.15ean.
Trenak 45 minutuko ibilbidea egingo du garai batean Arditurritik ateratzen zen mea Pasaiako porturaino garraiatzeko erabiltzen zen trenbide zaharretik, egun bide berdea dena. Azken zatian, Aiako Harria Parke Naturalean sartu eta Arditurriko meatze gunean amaituko da bidaia.
Behin Arditurrira iritsita, kaskoak jantzi eta meazuloan sartzea da plana. 180 metroko pasabidean barneratuz, iluminazio eta soinu jokoek giro magikoa sortuko dute eta gida baten eskutik bertako historia eta garai ezberdinetako aztarnak azalduko dira.
Esperientzia hau borobiltzeko, trenean itzuliko dira Doneztebe plazara, irteera-puntura alegia.
Beharrezkoa da sarrera aldez aurretik erreserbatzea. Horretarako, uztaila eta abuztuan egunero zabalik izango den Oiartzungo turismo bulegora jo daiteke (Arizmendienea etxea, Aialde, 4. Tel.: 943 508 913 / turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus). Adinaren arabera, prezioak hiru, zortzi edo hamar eurokoak dira.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du